Bukatu dute ikasleek

Uztarria.eus 2011ko aza. 17a, 11:27

Eskola Antzerkiak urtero izaten du bere tartea Antzerki Topaketetan, eta aurten ere astelehenean hasi eta atzo, asteazkenera arte, hainbat antzerkiz gozatzeko aukera izan dute ikasleek. Azpeitiarrek bi obra egin dituzte: Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek 'Pokemon festa' eta gaztelekuko tailerrekoek, berriz, 'The Royal Blue'. Biak asteartean egin zituzten. Jada, azken txanpara iritsi dira XXIX. Antzerki Topaketak, eta Eskola Antzerki emanaldiak ere bukatu dira. Goiko argazkian, 'The Royal Blue' antzezlaneko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide