Aralar eta Txindokira ibilaldia

Uztarria.eus 2011ko aza. 23a, 10:22

Joan den zapatuan, hilak 19, herritar talde bat Aralarrera eta Txindokira joan zen egun pasa, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Goizeko 08:00etarako 24 lagun elkartu ziren plazan, eta handik Larraitzera joan ziren. Haize zakarra izan zuten lagun ibilaldian, baina 09:00ak aldera iritsi ziren Txindokiko gailurrera. Gero, Lepotik Igaratzako bidea hartu eta bertan bazkaldu zuten mendizaleek. Arratsaldean etxeratu ziren. Goiko argazkian, ibilaldira joan ziren herritar batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide