Inaugurazio ofiziala

Uztarria.eus 2011ko aza. 24a, 19:05

Berdelariko frontoi estaliaren inaugurazio ofiziala egin dute gaur, osteguna. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zuzendaritza, irakasle eta ikasleekin batera, han izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako lurralde ordezkari Julen Bengoetxea, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta hainbat zinegotzi. Ikasleek dantzak, pilota partida eta bertsoak eskaini dizkiete bertaratu direnei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide