Indarkeria matxistaren kontra

Uztarria.eus 2011ko aza. 26a, 11:03

Atzo, ostirala, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen eta horren harira mobilizazioak izan ziren batean eta bestean. Azpeitian ere elkarretaratzea egin zuten herriko plazan eta 150 lagunetik gora elkartu zen bertan. Emakumeen aurkako indarkeria molde guztiak desagerrarazteko eskatu zuten bilkuraren bidez. Gaur, berriz, Autodefentsa Txokoa egin dute Emakumeen Txokoan. Argazkian, atzoko elkarretaratzeko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide