Elkartasuna plazatik espetxera

Uztarria.eus 2011ko azaroaren 26a

Hileko azken ostiralero egin ohi duten legez, 'Egin dezagun bidea' ekimenak deituta, euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zuten atzo. Atzoko ekitaldian, gainera, orain dela gutxi kartzelatik atera den Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunari lore sorta eskaini zioten. Kontzentrazioaren ondoren, herriko hainbat tabernetan pintxo poteoa egin zuten, eta ondoren bertso-afaria izan zen Lau Biden, Jokin Urangak eta Beñat Lizasok lagunduta. Argazkian, plazan egin zuten elkarretaratzea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide