Hasi dira Antzerki Topaketak

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 11:04

Joan den ostiralean, hilak 4, hasi ziren XXIX. Antzerki Topaketak, Vaiven produkzioaken 'Lotsagabe' lanarekin. Zapatuan eta igandean ere izan ziren emanaldiak, eta jende ugari elkartu da Soreasu antzokian hiru egunetan. Aste honetan ere, hiru antzerki izango dira: ostiralean, Txintxeta taldearen eskutik 'Bodologuak' izeneko emanaldia; larunbatean, Dejabu Panpin Laborategiaren 'Gure bide galduak' lana eta, igandean, Txalo produkzioaken 'Ipuinaren bila' antzerkia. Goiko argazkian, ostiraleko 'Lotsagabe' antzezlaneko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide