San Martin egoitzako astea hasi dute

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 13:20

San Martin egoitzakoek hasi dute ekitaldiz betetako astea. Atzo, astelehena, eman zioten asteari hasiera. eta zapatura bitartean hainbat ekitaldiz gozatzeko parada izango dute. Inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo goizean eta, arratsaldean, Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia izan zen. Gaur, berriz, karta txapelketa eta bingoa egingo dituzte. Goiko argazkian, egoitzako kide batzuk atzoko inaugurazio ekitaldian. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide