Gabonetan, gabonetan...

Uztarria.eus 2011ko abe. 27a, 13:19

Joan den zapatuan, hilak 24, Gabon Kanten txapelketan hartu zuten parte herriko haur zein gaztetxoek. Sanagustinen izan zen txapelketa, eta Arantxa Alberdik, Inge Morillok, Edurne Bastidak, Naroa Muñozek, Nahia Gurrutxagak, Aiora Labakak, Cristina Dominguezek eta Janire Arangurenek irabazi zuten lehiaketa. Hori dela-eta, ehun euroko diru-saria eskuratu zuten. Gabon Kanta Txapelketa Bertan Merkatari Elkarteak antolatu zuen. Goiko argazkian lehiaketako irabazleak jaiotzarekin, Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide