Dantzan, nola bestela!

Uztarria.eus 2011ko abe. 5a, 12:26

Joan den zapatuan, hilak 3, Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere eguna ospatu zuen. 11:30ean, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian meza izan zuten eta, bukatutakoan, dantzari txikiek emanaldia eskaini zuten, udaletxe azpian. 14:00etan bazkaria egingo zuten Kiruri jatetxean. Jende ugari bertaratu zen ekimenetara, baita dantza emanaldia ikustera ere. Goiko argazkian, dantzariak udaletxeko arkupetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide