Elosiagan Santa Lutziak ospatu dituzte

Uztarria.eus 2011ko abe. 14a, 11:49

Azpeitiko Elosiaga auzoan Santa Luzia eguna ospatu zuten atzo, asteartea. Goizean meza eman zuten bertako baselizan, Jose Luis Frantzesenak jo zuen organoa, eta Azpeitiko Jose Antonio Esnaolarekin eta Iñaki Alberdirekin batera, Zumaiako abesbatzako zazpi lagunek abestu zuten. Agustin Zubimendi zumaiarrak zuzenduta. Meza bukatutakoan, Lidia eta Xabier trikitilariekin Añota sagardotegira joan, eta hamaiketakoa egin zuten. 50 bat lagun bildu ziren Elosiagan. Goiko argazkian Elosiagan bildutakoak hamaiketakoa egiten. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide