Beira birziklatzen

Uztarria.eus 2012ko urtarrilaren 16a

Herritarrak kristala edo beira birziklatzearen garrantziaz ohartarazteko, Azpeitiko Udalak eta Ecovidriok beira birziklatzearen inguruko ekimena antolatu zuten ostiralerako. 17:00etatik 20:00etara bi jokuz gozatzeko aukera izan zuten plazara gerturatu ziren haur eta gaztetxoek. Goiko argazkian, plazan jarri zuten postua gaztetxoz beteta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide