Urola ikastolako ikasleak Herbehereetan

Uztarria.eus 2012ko urt. 17a, 11:47

Urtarrilaren bederatzian abiatuta, Urola Ikastolako hogeita lau ikasle eta hiru irakaslek Comenius europar proiektuaren baitan, elkartrukea ari dira egiten Herbehereetan. Herbehereetako ikasleen etxeetan daude ostatu hartuta Urola Ikastolako ikasleak. Hamar egunetan hara eta hona ibiliko dira proiektuaren harira, Herbehereetako, Belgikako zein Alemaniako txokoak bisitatzen. Gero, otsaileko azken egunetan ikasle holandarrak etorriko dira Azpeitira. Goiko argazkian Herbehereetako zein Azpeitiko ikasleak gaztelu baten aurrean. (Urola Ikastola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide