Jarraipena, pantaila bidez

Uztarria.eus 2012ko urt. 19a, 12:53

Iazko antzera, aurtengo helduen danborradan ere pantaila erraldoia jarriko dute Perez Arregi plazatxoan. Urtez urte taldeak ugaritzen ari dira eta Parrokia aurrean ez dira talde guztiak kabitzen. Hori dela-eta, danbor talde batzuk Parrokia atarian dauden bitartean, besteak Perez Arregi plazatxoan egongo dira. Plazatxoan egotea egokitu zaien taldeek pantaila erraldoia izango dute Parrokiakoa zuzenean ikusi ahal izateko eta beraiekin batera danborrak astintzeko. Goiko argazkian, langileak pantaila erraldoia muntatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide