Eneko Etxeberria alkatea eta Iñaki Portilla zinegotzia Madrilen izan dira FITUR nazioarteko turismo azokan, Iraurgi Lantzen S.A.ko Turismo sailaren eskutik Azpeitiak eskaintzen dituen aukera turistikoak sustatzen. Azpeitiko eskaintza 'Recorriendo Euskadi' gunean egon da ikusgai. Bertan, Bakardadeko Kapera (Sebastian Donearen Eliza Nagusia), Burnibidearen Euskal Museoa, Izarraitzeko espazio naturaleko mendi ibilbide homologatuak, Loiolako Santutegia eta Azpeitiko jatetxe eta hotelak erakutsi dira. Etxeberriak eta Portillak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo arduradunekin nahiz sektoreko beste zenbait eragilerekin bilerak egin dituzte. Argazkian, Udal ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Roke Akizurekin. (Azpeitiko Udala)