70 lagun Soreasuko bisitan

Uztarria.eus 2012ko urt. 10a, 11:37

'Azpeitia denon artean' ekimenaren harira eta parte hartzea sustazeko asmoz, kultur taldeetako kideek eta herritarrek Soreasu kulturgunea ezagutzeko aukera izan zuten joan den zapatuan. Kultur taldeei zuzendutako hitzordura 30 lagun inguru azaldu ziren eta herritarrei zuzendutakora 40 lagun. Udal ordezkariekin batera auditorioa eta bukatu gabeko zatia ikusi zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide