Iritsi dira sendagaiak Palestinara

Uztarria.eus 2012ko ots. 1a, 13:22

Joan den azaroan egin zuen Azpeitiko Gazte Asanbladak sendagaiak biltzeko kanpaina herrian, eta jada iritsi dira bildutako sendagaiak Palestinako Jenin errefuxiatu eremura. Asanbladakoek adierazi dutenez, "herritarren eskuzabaltasunari esker, bi eskuzorro handi sendagaiz betetzea lortu zen". Azaroan herriko plazan jarri zuten sendagaiak jasotzeko postua asteartero eta asteburuetan, farmazietan ere jarri zituzten kutxak eta Xj auzolanekoek ere jarri zuten postua Sanjuandegin. Goiko argazkian, palestinarrak sendagaiei begira. (Azpeitiko Gazte Asanblada) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide