Sanagustin, helduen topagune

Uztarria.eus 2012ko ots. 1a, 14:01

EPA Helduen Eskola Publikoak antolatuta jardunaldiak egin dituzte gaur, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Goizean, 10:00etan hasi dituzte jardunaldiak, eta han izan dira besteak beste, Urola Kostako helduen eskoletako ordezkariak, udaletxeko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendari Jose Luis Elorza. Gero, ikasleek euren esperientziak elkartrukatzeko tartea izan dute eta 'Ikas komunitateak eta teknologia berriak' izan dituzte hizpide segidan. Goizeko saioarekin bukatzeko 'Literatur tertulia dialogikoa'-z aritu dira. Kulturgunean bazkalduko dute eta arratsaldean Loiolako santutegia bisitatuko dute. Goiko argazkian, topaketen irekiera ekitaldiko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide