Informazio gehiago, hemen.
Orioko Ikasberriko ikasleek Iñauteriak eta Serafina on line lanak taularatuko dituzte. Informazio gehiago, hemen.
Emakumeen Etxeen Sareak, Ahalduntze Bertso Eskolaren laguntzaz antolaturiko ekitaldia da 'Testurak' izenekoa. Hainbat bertsolari arituko dira gurean, idazle eta sortzaileen testuekin jolastuz: testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura. Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, 'testurak' baitira.
Informazio gehiago, hemen.
Ikastetxeentzat bereziki zuzenduta, egilearekin erakusketa gidatuak eskola orduetan. 4 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Goizean 9:15ean hasi eta hiru ordu laurdeneko iraupena izango du saio bakoitzak. Ikasleek erakusketa ikusi nahi izan ezkero, jarri harremanetan Udaleko Kultur bulegoarekin (943157068 telefonoa). Erakusketa ordutegi orokorra, berriz, honakoa izango da: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 12:00etatik 14:00etara.