19:30. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak. 21:15. Pilota partidak, Txikuri frontoian.
Jokin Altunak eta Julen Martijak Joseba Ezkurdiarekin eta Beñat Rezustarekin neurtuko dituzte indarrak. Jaialdiko bigarren partida, berriz, lau eta erdiko San Fermin Torneoari dagokiona izango da: Dariori aurre egin beharko dio Txikurin Julen Egiguren Egiguren V.a azpeitiarrak.
Idoia Ortegaren eta Gorka Alonsoren bildumako 325 erraldoi txiki ikusgai izango dira Foru Ibilbideko udal aretoan, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.