Udala 2025. urteari begira Azpeitirako Plan Estrategikoa osatzeko lanean hasia da. Horretarako, aurkezpenean azaldu zuten bezala, udal ordezkariak udal langileekin eta herritarrekin arituko dira lanean. Herritarren parte-hartzeari dagokion prozesuaren lehen urratsa atzo, osteguna, egin zuten, udaletxeko ganbaran egindako bilerarekin (argazkian).