Korrika Txikia aurrena, handia gero

Uztarria.eus 2013ko mar. 20a, 11:12

Igerileku aurretik hasiko da Korrika Txikia.

16:00etan hasiko da herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoen Korrika Txikia, igerileku aurretik. Behin bukatutakoan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek alaituko dute giroa, plazan.

18. Korrika gaur iritsiko da Azpeitira, 22:10ak inguruan, baina aurretik, 16:00etan, hasiko da Korrika Txikia, igerileku aurretik. Herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoek herriari itzulia emango diote, eta plazan bukatuko dute Korrika Txikia, aurtengo Korrikaren mezua irakurri ostean. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek musikaz girotuko dute plaza, eta gero musika izango da 17:00ak bitartean.

Korrikaren baitako egitaraua:

Martxoak 20, gaur:

16:00etan, Korrika Txikia, igerilekutik abiatuta.

19:30ean, txotxa udaletxe azpian.

22:10ean, Korrika pasako da herritik.

Martxoak 22, ostirala:

21:30ean, Korrikaren aldeko Mus Txapelketa.

Martxoak 24, igandea:

Baionan bukatuko da Korrika, eta bertara joateko autobusa antolatu dute.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide