Herritik atera gabe, denetik egiteko aukera

Antzerkia, bertsoak, ardoa, Nirvana, mutxikoak, zinea... denetik egiteko aukera dago asteburu honetan ere, Azpeitian. Lasaon Sanmartin festak ere badira, eta herritik kanpo ere badago deialdirik. Beste behin, aspertzen denak, halaxe egin nahi izan duelako egingo du.

Ekitaldi asko eta desberdinak izango ditugu asteburu honetan ere Azpeitian. Denentzako moduko aukerak daude, eta bata bestearen atzetik ondo josiz gero, denak egiteko modua ere bai. Hona hemen asteburuko agenda:

Gaur, ostirala:

-XXXII. Antzerki Topaketak. Arkimedesen printzipioa. 21:30ean Soreasu Antzokian.

-Bertso parranda 2014. Taldeak: Iñigo Ibañez, Ander Urbieta eta Eneritz Artetxe, eta Jon Gurrutxaga, Nekane Zinkunegi eta Ugaitz Beristain. 23:00etan Txarrantxa tabernan.

Bihar, larunbata:

-IX. Libre Ardo Eguna. 12:00etatik aurrera, plazan.

-'Emakumeak jendaurrean inprobisaziorako beldurra galduz', tailerra. 11:00-13:00. Emakumeen Txokoan.

-XXXII. Antzerki Topaketak. Non gaude?. 21:30ean Soreasu Antzokian.

-Kontzertua. Nirvana, unplugged in Azpeitia kontzertu berezia, 23:00etan Sanagustin Kulturgunean. 5 euro.

Etzi, igandea:

-Dantza. Mutxikoak dantzak egiteko saioa, 12:00etan plazan. Euria egiten badu Sanagustin Kulturgunean.

-XXXII: Antzerki Topaketak. Molli Malonen ipuin sinestezina. 18:00etan Soreasu Antzokian.

-Zinea. Loreak21.30ean Soreasu Antzokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide