ETB1eko Artefaktua saioan, Azpeitiarekin lotura zuzena duen hainbat lagun agertu zen atzokoan. Hiromi Yoshida japoniarra izan zen saioko protagonista nagusia, eta Jose Luis Otamendi idazlea eta Koldo Aldalur kazetaria ere agertu ziren programan. Euskaraz inprimatutako lehen liburua, Linguae Vasconum Primitiae, itzuli zuen Yoshidak euskarara orain dela hiru urte, eta duela gutxi, Nakahara poeta japoniarraren lan bat ekarri du euskarara. Besteak beste, lan horietaz aritu ziren hizketan, eta Azpeitiko hainbat irudi ere agertu zen saioan.
Hil honen hasieran grabatu zuten literatur saioa Azpeitian, eta atzo, igandea, eman zuten telebistan, 15:00etan hasita. Ikusi saioa osorik, hemen.