Santa eskean eta kopla kantari igaro dute eguna lasaotarrek

Julene Frantzesena 2022ko ots. 5a, 20:35

Baserriz baserri ibili dira hamarnaka lagun, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta.

Urtebeteko etenaren ostean, Lasao auzoko bizilagunak santa eskean ibili dira gaur, zapatua, egun osoan zehar. 09:00etan hamarnaka lagun elkartu dira auzoko elkartean, eta handik hasi dute ibilbidea, Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek nahiz trikitilariek lagunduta.

Hain zuzen ere, goiz partean Elarritza erreka, Itzira, Illurdan-Ezenarro, Anberdin eta Mallubi inguruetan barrena ibili dira. Elkartean bazkaltzeko geldialdia eginda ekin diote berriro eskeari, eta arratsaldean Trukuman eta Oanda inguruetan nahiz Oiolantzun eta Azpeitia aldeko baserrietan aritu dira kantuan.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide