Dantza, bizitza alaitzeko

Urtzi Oteiza eta Ihintza Elustondo 2022ko api. 2a, 11:00

Gautenaren Azpeitiko lokaletan, areto dantzen saioak egiten dituzte, eguneroko errutinari alaitasun dosia emateko. Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Uxoa Ibarreta dantza irakasleak nahiz Aintzane Diaz Gautenako hezitzaileak saioen nondik norakoak azaldu dituzte.

Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilaren 2a, eta Azpeitian bada autismoa duten pertsonen bizimodua hobetzeko asmoz zabalduriko gune bat: ekainean ireki zituzten Gautenaren lokalak, Loiolako Inazio Hiribidean. Ordutik, urrats ugari egin dituzte hango arduradunek, askotariko ekintzak antolatzeko lan egiten dute, eta bada bertako erabiltzaileek aste guztia itxaroten duten une bat: areto dantzen saioa izaten dute astearteetan. Uxoa Ibarreta irakasleak ematen dizkie eskolak, eta argi dago erabiltzaileek izugarri gozatzen dutela. Aintzane Diaz Gautenako hezitzaileak eta Ibarretak saio horien nondik norakoak azaldu dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide