Etzidamu, maiatzaren 18an, izango da aurtengo Etxera Eguna Azpeitian. Festa giroa eta aldarrikapena uztartuko dituzte beste urte batez, euskal presoen eskubideen defentsan, Azpeitiko Sarek antolatutako egun osoko jardunaldian, eta egunarekin bat egingo dutenek zer aurkituko duten iragartzeko bideo hau prestatu eta zabaldu dute antolatzaileek.
Bide batez, zapatuko kroserako dortsalak zein bazkarirako txartelak salgai daudela gogorarazi dute.