Telebista

Albistegia

Egilea: Guka Telebista
4 atal ikusteko
Txisteratik jaialdiaren 10. urteurrenaren atarian, magia zaleak al dira herritarrak?
2026/09/29

Azpeitiko Txisteratik magia jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten, eta ostegunetik igandera bitarte askotariko ekintzak egingo dituzte egitasmoaren barruan. Aurtengo hitzordu potoloena gala nagusia izango da, mundu mailako bi txapeldun izango baitira Soreasuko oholtzan. Jaialdiaren atarian, kalera atera da Iago Azkue magoa eta Txisteratiken antolatzailea, herritarren iritziak ezagutzera. 

9 min
Kiskali egin da Zabalia Zaharra baserria
2026/09/10

Atzo gauean piztu zen sua Nuarbeko baserri horretako sotoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina erabat kiskali da baserria. Suhiltzaileek gau guztian jardun dute sua itzaltzeko lanetan.

2 min
Azpeitira iritsi da irakasle jubilatuen Adostuz elkartearen bizikleta martxa
2026/09/09

Joan zen igandeaz geroztik Euskal Herria zeharkatzen ari dira irakaskuntza publikoko irakasle jubilatu hainbat, erretiro aurreratuagatiko kalte ordaina jaso nahi dutela aldarrikatzeko. Gaur arratsaldean bukatu dute laugarren etapa, Azpeitiko plazan, eta bihar Donostiarako bidea hartuko dute. Eusko Jaurlaritzak 2012az geroztik du etenda lan hitzarmenean jasota dagoen jubilazio aurreratuari dagokion kalteen ordainketa.

4 min
Corrugados eraisteko lanak hasi dituzte
2026/09/07

Cristian Lay enpresak gaur hasi ditu herrigunearen erdian dagoen lantegia desmuntatzeko lanak, eta horiek urte eta erdiko epean bukatzea aurreikusten du. Hainbat fasetan egingo dituzte obrak; lehenik eraikina hustuko dute eta saneamendu lanak egingo dituzte. Azpeitiko Udalak sare sozialetan zabaldutako bideoan Nagore Alkorta alkateak adierazi du "etapa berri bat" hasi dela gaur.

2 min
0 atal ikusteko