Sanjuandegiko festak 2024

Abestia eta spota kaleratu ditu XJ Auzolanean taldeak, Sanjuandegiko festen atariko

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 22a, 15:51

Irudi zaharrekin osatutako spota kaleratu dute XJ Auzolanean taldeko kideek. Gora Xanjuandei abestiaren remix-arekin jantzi dute bideoa. 

Sanjuandegiko festetarako azken lanetan murgilduta dabiltza dagoeneko XJ Auzolanean taldeko kideak. Asteburu honetan ospatuko dute Sanjuandegiko festetako Umeen Eguna, baina ekintzekin hasi aurretik, jai giroan murgiltzen hasteko abestia eta spota kaleratu dituzte. Hain zuzen, Gora Xanjuandei abestia sortu dute  Laket taldearekin elkarlanean, eta, gainera, Malakiasek remix-a egin die spoterako. 

Kaleratu berri duten spotean, atzera begira jarrita, urte luzez Sanjuandegiko festetan hartutako irudiak eta bideoak bildu dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide