Hiru eguneko festaren ostean, atzo, astelehenez, bukatu ziren Nuarbeko festak. Trinitateak ospatu dituzte nuarbetarrek azken hiru egunetan, eta jaiek iraun duten bitartean, giro ederra sortu da auzoan. Atzo, festei bukaera emateko, arratsalde partean umeentzako jolasak, aurpegia margotzeko nahiz katamaloak egiteko tailerra eta txokolatada egin zituzten Nuarben. Adin guztietako herritarrak elkartu ziren astelehen arratsaldez, elkarrekin jaietako egitaraua borobiltzeko. Gauean, berriz, 21:30etik aurrera, Izerren eta Alabierren erromeria izan zen.
Larunbatean, txupinazoa botata, haurrentzako puzgarriak izan zen Nuarben. Igandean, Trinitate egunez, Dantzakikoek dantza emanaldia eskaini zuten eguerdian, eta arratsaldean sokamuturra izan zen.