'Azukre beltza' ikusgai dago Foru Ibilbidean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 9a, 10:15

Irati Antiak Julian Zulueta esklabista arabarraren inguruan egin duen lanaren erakusketa ostiral arratsaldean ireki zuten eta ekainaren 23a arte irekita egongo da.

Kulturaz kooperatibak Doi programaren barruan prestatu duen laugarren erakusketa martxan da ostiraletik Foru Ibilbideko udal aretoan. Azukre beltza, Julian Zulueta esklabista arabarraren inguruan Irati Antiak gauzatutako proiektuaren emaitza, ikusgai izango da han ekainaren 23a arte.

Ostiraleko irekiera ekitaldian Antiak berak azaldu zituen besteak beste Dinamoa sormen gunean ondutako proiektuaren nondik norakoak; webgune batean eta ikus-entzunezko instalazio baten jaso ditu artistak Zuluetaren gainekoak, eta horien bueltan osatu du Azpeitiko erakusketa ere.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dituzte Azukre beltza-ren ateak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide