Sanjuandegik bezala, Urrestillak ere badu Laket musika taldeak espreski sortutako kantua. Argi izpi bat bada izenburua du sanjoanetan urte luzez hutsik egin gabe aritu den taldeak sortu duen abestiak. Zigor Sagarna Berasategirenak dira musika eta hitzak.
Ekainaren 23ko gaua dute hizpide kantuaren hitzek eta, hain zuzen ere, aurten ere San Joan bezperako festa luzea girotuko du Laketek Urrestillako plazan, datorren igandean. Orduan emango dute Argi izpi bat bada zuzenean lehen aldiz. Bien bitartean, kantuarekin egindako bideoklipa zabaldu du Youtuben Urrestillako Festa Batzordeak, hitz eta guzti. Honela dio, hain zuzen ere, kantuak:
"Ekainak 23 dituenian
Euskal Herriko zerua
ke lainoz estaltzen den egunian
argi izpi bat bada
badu su eta garra
usadio zaharren gauan
argi izpi bat bada
sortzen digu zirrara
Urolako bailaran
Urrestilla
mugarririk_behar_ez duen
herri aske maite
zoragarria
amets pila
geroari begira
orainan bidea daukana
garbia aldarria
Urrustil herri da
Urrestil herri da
Urrustil
Urtean behin horrela deu ikusi
heldu gazteak badoaz enborran bila
danak alkarrekin
plaza erdian zutik
San Juan suan aurretik
jarriaz bihotzetik
San juan suan bildurik
zaharrak bihurtuz berri
dantza salto irrintzi
Urrestilla
mugarririk_behar_ez duen
herri aske maite
maitagarria
eutsi, tira
zure nortasun ta izaerak
egiten zaitunez haundia
aldarria
Urrustil herri da
Urrestil berria
itzalen izpia
eutsi, sokai tira
betiko".