Martija eta Sanchez palistek Gipuzkoako Kluben Artekoan finala jokatuko dute

Nerea Uranga 2024ko eka. 20a, 15:23

Eneko Martija eta Mikel Sanchez, Ilunpeko palistak.

Ilunperen erreminta saileko bikoteak iaz txapela irabazi zuen. Igandean jokatuko dute finala Oianguko bikotearen kontra.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira asteburuan. Bigarren mailakoen paletako finalean ariko dira Ilunperen erreminta saileko Eneko Martija eta Mikel Sanchez palistak Oianguko Zuhaitz Letamendiaren eta Aitor Otegiren kontra. 11:00etan izango da finala, Andoaingo Arrate pilotalekuan.

Gipuzkoako Kluben Arteko hirugarren mailako txapelketa irabazi zuten iaz Martija eta Sanchez palistek; eta garaipen hari esker aurten bigarren mailan aritu dira.

Martxoan Gipuzkoako Udaberri Saria irabazi zuten Ilunpeko palistek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide