Gure Zirkua agurtzeko ordua iritsi da

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 29a, 13:25

Gure Zirkuak Azpeitiko azken emanaldia eskainiko du gaur 19:00etan. Ekainaren 12an iritsi ziren herrira zirkuko kideak, eta hilaren 14an hasita astez aste hainbat emanaldi eskaini ostean, bihar alde egingo dute Lekeitiora. Sarrera guzti-guztiak agortuta egin dute Azpeitiko egonaldia, eta izandako erantzunarekin "gustura" agertu da Ekain Ibarguren Gure Zirkuko artista azpeitiarra. 

Konturatzerako iritsi zen, eta konturatzerako badoa. Gure Zirkuak gaur eskainiko du hamaikagarren eta azken emanaldia Azpeitian, ekaineko bigarren hamabostaldia herrian igaro ostean. Emanaldietarako sarrera guzti-guztiak agortu dituzte, eta izan da ikusi nahi baina ezinean gelditu denik. Ikusi duenak, berriz, gogotik gozatu du ikuskizunaz.  

Azkenaurreko emanaldiaren aurretik zirkura bertaratu gara, artistek egonaldiaz egin duten balorazioa ezagutzeko. Ekain Ibarguren Gure Zirkuako kide azpeitiarra gustura agertu da zirkuak izan duen harrera ikusita.  

Eguraldiak ez du askorik lagundu ekainean zehar, baina giro goibela eginagatik, Gure Zirkuaren magiak alaitu ditu bertaratu direnen egunak. Orain, Lekeitiok (Bizkaia) hartuko du Gure Zirkuaren bisita, Orion egingo dute abuztuko egonaldia, eta Azpeitia hurrengo aldiaren zain geldituko da.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide