282 beharrean, 283 dira, azkenean, Gukaren 24. Pourrak izango dituen apustuak. Horrenbestez, lehen hiru sailkatuek jasoko dituzten sariak ere aldatu egin dira: 1.698, 1.132 eta 566 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Aldatuko den bestea da saninazioetan tiobiboetan erabiltzeko txartelak jasoko dituen postua: 282. sailkatzen denarentzat izango da sari hori (bai, aurten azkenaurrekoak jasoko ditu tiobiboetarako txartelak, eta ez faroltxo gorriak).
Hau da, beraz, Pourrak banatuko dituen sarien eta sarituak izango diren postuen zerrenda:
- 1.goak: 1.698 euro.
- 2.goak: 1.132 euro.
- 3.goak: 566 euro.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
- 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
- 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
- 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 100.goak: Erreka Bike-n oparia.
- 125.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 140.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 160.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 185.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
- 210.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 236.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 250.goak: Ziklos Beniren oparia.
- 282.goak: Tiobiboetarako txartelak.
Pourra'24, martxan
2024ko Frantziako Tourra martxan da, eta Gukaren Pourra ere bai. Apustu denak wegbunera igota, lehen etaparen osteko taldeen sailkapena, behin-behineko sarituena eta gainerakoak ikusgai daude dagoeneko Azpeitia Gukan.
Bere azken Tourra garaipen handiarekin hasi du Romain Bardetek, Riminin irabazita, eta lehen aldiz jantzi du, horrenbestez, maillot horia. Bi parte hartzailek besterik ez dute aukeratu Bardet Pourrako beren taldeetarako. 2024ko Pourraren lehen sailkapenburua, berriz, Tuli 11 taldea da.
Lehen egunekoak bukatzeko, eskaera bat: taldeetan ikusten dituzuen akatsak jakinarazi lasai azpeitia@ukt.eus helbidera idatzita, eta Azpeitia Guka ahaleginduko da lehenbailehen zuzentzen.