Tailerrekin eta olinpiadekin amaitu dituzte Gazte Langileen Topaketak

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 30a, 14:03

Bi egunez, hitzaldiak, mahai inguruak eta aisialdirako ekintzak egin dituzte, besteak beste. Zarauzko, Zestoako, Azkoitiko eta Azpeitiko asanbladetako kideek parte hartu dute jardunaldian. "Komunitate politikoa indartzeko" balio izan dutela azaldu dute. 

Bi egunez Gazte Langileen Topaketak egin dituzte Azpeitian, Euskal Herriko hainbat txokotako gaztetxeetako eta gazte asanbladetako kideek. Hitzaldiak, mahai inguruak eta aisialdirako ekintzak egin dituzte, besteak beste. Atzo goizean, esaterako, manitas tailerra, soinu ekipoen tailerra, plangintzena eta okupazioaren inguruko hitzaldia izan ziren. Ondoren, elkartasun argazkia atera zuten arrisku egoeran dauden gaztetxeen alde. Zarauzko, Zestoako eta Azpeitiko asanbladetako kideek parte hartu dute jardunaldian. 

Topaketak borobiltzeko atzo arratsaldean herrialdeen arteko olinpiadak egin zituzten Azpeitiko plazan, eta giro ederra sortu zen. Ondoren, kontzertuak izan ziren gaztetxean.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide