Vauquelinek Bolonian irabazi, eta Pourra eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 30a, 17:36

Kevin Vauquelin frantziarrak (Arkea) irabazi du 2024ko Tourraren bigarren etapa, Italiako Cesenaticon hasi eta Bolonian bukatu dena. Oilarrek atzerako eta azken kilometroetarako utzi dituzte mokokadak, eta eguneko ihesaldikoek bete dituzte lehen postuak. Hala ere, Tadej Pogacarrek jantzi du liderraren maillota.

Gukaren Pourrak ere lider berria du: Sua taldea. Ez ditu puntu asko banatu gaurko etapak Pourrarako. Etapero puntuak ematen dituzten lehen hamarren artean, hamargarren sailkatu den Richard Carapaz bakarrik ageri da Pourraren taldeetan: 34 parte hartzailek aukeratu dute ekuatoriarra, aurtengo Pourrako txirrindulari auketaruenen artean hamabosgarrena da.

Horrela dago Pourran taldeen sailkapena bigarren etaparen ostean, eta hau da sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide