Udako Musika Printzak jaialdiaren hirugarren eta azjen kontzertua izan zen atzo, 20:00etan hasita, Loiolako basilikan. Organoaren doinuak erantsi zizkioten jaialdiari Mikel Ansola organo jotzaile markinarrak (Bizkaia) eta Ignacio Arakistain organo jotzaile azpeitiarrak eta jaialdiaren antolatzaileak. Organoa lau eskutara kontzertua jo zuten, eta Wolfgang Amadeus Mozarten Fantasia obraren ale batzuk nahiz Jesus Guridiren melodi batzuen moldaketak jo zituzten.
Kontzertuan dozenaka lagun bildu zen, eta pantaila bidez jarraitu ahal izan zuten organisten lana.
Uztailaren 11n hasi zuten Udako Musika Printzak jaialdiaren laugarren edizioa. Julen Arzamendik eta Alaitz Artolak piano eta biolin kontzertua eskaini zuten Olazko Andre Mariaren baselizan. Jaialdiko bigarren saioa joan den ostegunean, uztailaren 18an, izan zen, eta ezohiko agertokian egin zuten saio hori ere, Loiolako Ignazio etorbideko Amatasuna eskulturaren ondoan. Poesia eta musika uztartu zituen Maite Lopez Las Heras idazle eta itzultzaileak eta Garazi Navas akordeoi jotzaileak nahiz Ignacio Arakistain pianistak parte hartu zuten emanaldiak.