Etxeko musikarien txanda izango da bihar, Organo Erromantikoaren Zikloaren barruan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 10a, 08:00

Itziar Urbieta eta Iraia Bereziartua.

Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eskainiko dute emanaldia Loiolako basilikan, 19:30ean hasita.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloko bigarren emanaldia izango da bihar, Loiolako basilikan, 19:30ean hasita. Etxeko musikarien txanda izango da: Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eskainiko dute emanaldia. Azkoitian eta Bergaran ere izango dira emanaldiak asteburuan.

Aurreneko emanaldia joan zen ostiralean izan zen; hain zuzen ere, Christian A. Almada organo jotzaile argentinarra, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzaile italiarra eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaile italiarra aritu ziren basilikan. Honako lotura honetan ikus daiteke kontzertua.

Datozen bi ostiraletan ere izango dira emanaldiak Loiolan: hilaren 18an Valentin Lukan organistaren txanda izango da, eta hilaren 25ean, berriz, organo ikasleena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide