Albistegia

Ate irekiak eginda amaitu dute Sakona etxaldean Smart Farming proiektua

Mireia Galarza Bastida eta Urtzi Oteiza

Gipuzkoako lehen sektorean erabiltzen den uraren eraginkortasuna hobetzea, gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea eta ekoizleen bizitza baldintzen alde egitea dira ekimenaren helburuak, eta bertan parte hartu dute hiru etxaldek, tartean Azpeitiko Sakonak eta Makibarrek.

Zubigune eta Asmoz Fundazioak sustatuta, Hobetu ezazu ekoizpena eta zure bizitza monitorizazioarekin smart farming –baserrigintza adimendua– proiektua jarri zuten martxan joan den ikasturtean. Sentsoreetan oinarritutako monitorizazio sistema ezarri dute bertan, lurraren ur kopurua, hezetasuna eta tenperatura neurtzen laguntzen duena, horren arabera lursailak ureztatzeko.

Gipuzkoako lehen sektorean erabiltzen den uraren eraginkortasuna hobetzea, gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea eta ekoizleen bizitza baldintzen alde egitea du helburu ekimenak, eta bertan parte hartu dute hiru etxaldek, tartean Azpeitiko Sakonak eta Makibarrek.

Urtebete eta gero aurkeztu ditu proiektuaren emaitzak Eider de la Cruz Mujika Zubiguneko proiektu kudeatzaileak, eta ate irekiak ere egin dituzte. Halaber, Ioritz Igarataundi Sakonako kudeatzaileak balorazioa ere egin du horren inguruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide