Sokamuturra mahuka eta praka motzetan, Zezen Beltz Asteburua bukatzeko

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 21a, 08:38

Ohi bezala, ikusmina piztu eta jende asko batu zuen sokako zezenak atzo arratsaldean.

Udazken hasieran ohiko sokamuturra ez da ohikoa izaten Azpeitian, baina atzo arratsaldean ia lau orduz ibili zuten zezena kalez kale sokamutilek, Zezen Beltz Asteburuaren azken ekitaldian.

Hain zuzen ere, zezenzaleen elkartearen hamabosgarren urteurrena ospatzeko antolatu dute aurten sokamutur osoa, neguko festa nagusietan izaten duen ibilbide eta ordutegi berarekin. Ohi bezala, ikusmina piztu eta jende asko batu zuen sokako zezenak atzo, baina baita ez ohiko irudiak ere: jendea mahuka eta praka motzetan, udako itxuran, zezenean.

(Argazkiak: Unax Larrañaga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide