Afariarekin borobildu dute mendizaleek Tutera-Azpeitia etapaz etapako egitasmoa

Nerea Uranga 2024ko urr. 21a, 12:36

Joan den otsailean abiatutako Tutera-Azpeitia etapaz etapako egitasmoaren azkenengo etapa egin dute, eta Azoka Plazan egindako afariarekin bukatutzat eman du Lagun Onak MBk.

Joan den otsailean abiatu zuten Lagun Onak MBko mendizaleek Tutera-Azpeitia etapaz etapako egitasmoa, eta ordutik bederatzi etapatan 250 kilometro egin dituzte mendizaleek, 6.000 metroko desnibel metatuarekin. Aurreneko etapa otsailaren erdialdean egin zuten, eta azkena, Beasain-Azpeitia artekoa joan den larunbatean egin zuten 75 mendizalek baino gehiagok. Goizean 27 kilometroko ibilbidea egin zuten. Iluntzean, berriz, egitasmoa festa giroan bukatu zuten, elkarrekin Azoka Plazan afalduta.

Etapaz etapa mendizale multzo handiek parte hartu Tutera-Azpeitia egitasmoan, eta etapa bat baino gehiagotan ehun lagunetik gora izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide