Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren aurtengo edizioko azken emanaldia izango da gaur Loiolako basilikan. Hantxe egin zuten zikloko lehen emanaldia, eta azkena ere bertan izango da. Organo ikasleen txanda izango da gaurkoan, eta horiek askotariko piezak eskainiko dituzte. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da emanaldia.
Duela lau ostiral hasi zen zikloa, Christian A. Almada organo jotzailearen, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzailearen eta Vincenzo Isaia klarinete jotzailearen emanaldiarekin. Bigarren emanaldia Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eskaini zuten, eta hirugarrena, berriz, Valentin Lukanek. Emanaldi horiek denak bideoan jaso ditu Gukak.