Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloko ikasleen emanaldia, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza

Ikasleen emanaldiarekin bukatu zen organo erromantikoaren aurtengo zikloa. Emanaldia bideoan jaso zuen Gukak, eta orain osorik ikus daiteke.

Bukatu da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXV. edizioa. Ostiralean eskaini zuten azken emanaldia organo ikasleek, Loiolako basilikan. Askotariko piezak eskaini zituzten horiek, eta dagoeneko ikusi eta entzun daitezke honako bideo honetan. 

Duela lau ostiral hasi zen aurtengo zikloa, Christian A. Almada organo jotzailearen, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzailearen eta Vincenzo Isaia klarinete jotzailearen emanaldiarekin. Bigarren emanaldia Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eskaini zuten, eta hirugarrena, berriz, Valentin Lukanek. Azkena izan da ikasleena. Emanaldi horiek denak bideoan jaso ditu Gukak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide