Corrado Masacciren txotxongiloen azken erakusketa martxan da Betharramen

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 1a, 13:03

Hilaren 15era arte ikusgai izango da Betharramen italiarraren ibilbidea jasotzen duen 45 urte txotxongiloen artean erakusketa. Bestetik, Miñan ikusteko sarrerarik ez da gelditzen, ezta hilaren 9ko gaztetxoentzako txotxongilo tailerrerako tokirik ere.

Ikasleentzako atzoko aperitifa eta gero, gaur hasiko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak. Hain zuzen ere, atzo ikasleek ikusi ahal izan zuten Miñan emango du gaur 19:00etan Artedrama konpainiak Soreasun, eta dagoeneko sarrerarik ez dutenak berandu dabiltza; izan ere, topaketen lehen emanaldi horretarako sarrerarik ez da gelditzen. Era berean, bihar zortzi, azaroaren 9an, Tolosako Topic-ek Dinamoan emango duen gaztetxoentzako txotxongilo tailerreko tokirik ere ez da gelditzen; doako ekintza izango da tailerra, baina aurrez tkia hartu beharra zegoen.

Txotxongiloekin jarraituta, topaketen lehen egun honetan ireki ditu ateak Betharram aretoan 45 urte txotxongiloen artean erakusketak, Corrado Masacci italiarrak erretiroa hartu aurretik Azpeitian egingo duen azken erakusketa didaktikoak. Azaroaren 15era arte ikusgai izango da txotxongilogile italiarraren 45 urteko ibilbidearen erakusle izan nahi duen erakusketa, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide