Gukak honako atal honetan bilduko ditu 42. Euskal Antzerki Topaketei buruzko eduki guztiak.
Artedramaren 'Miñan' antzezlanak irabazi du Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

Ihintza Elustondo 2024 aza 24 Kultura

42. Euskal Antzerki Topaketak iritsi dira azken hondarrera; gaur izan da edizio honetako azken emanaldia, Eromen Produkzioak konpainiaren Sorgin baratza. Horren aurretik, Ikusleen Saria banatu du Azpeitiko Udalak, eta aurtengoan, Artedrama konpainiaren Miñan izan da ikusleen gustukoena.