Lapurretak bata bestearen atzetik ari dira egiten azken boladan herrian. Izan ere, hainbat saltokitara, tabernatara eta kafetegitara sartu dira azken asteetan lapurrak. Bart ere egin dute lapurreta herriko saltoki eta taberna banatan; zehazki, Damaso Azkue auzuneko denda batean eta Perez Arregi plazako taberna batean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Duela bi aste, esaterako, Loiolako Inazio Hiribideko hiru tabernatan eta Landetako okindegi batean egin zuten lapurreta. Urriaren 17an, berriz, gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, erretegi batean lapurretan ari zela atzemanda. Beste hainbat tabernatan eta saltokitan ere egin dituzte lapurretak Azpeitia Gukak jakin ahal izan duenez.