Eskola antzerkiaren txanda iritsi da. Gaur hasi dira eskoletako haurrak eta gaztetxoak antzerkiak taularatzen. Bermeoko (Bizkaia) Sagrado Corazon ikastetxeko kideek Gaixo tranpatiak eta Iruzurgileak antzezlanak egin dituzte dozenaka ikasleren aurrean, Soreasu antzokian.
Bihar jarraituko dute halako antzerki saioekin; etxekoen txanda izango da. Izan ere, Azpeitiko gaztetxoen antzerki eskolakoek Boeing 747 eta Begibistan antzezlanak egingo dituzte. Etzi, berriz, Azpeitiko ikasleek eta Errezilgo San Martin herri eskolakoek taularatuko dituzte Arkume, Nor izan da? eta Izan zaitez zeu, izan natuala obrak. Ostegunean eta ostiralean ere izango dira emanaldiak, Amezketako ikastetxekoen eta Anita Maravillas konpainiako kideen eskutik, hurrenez hurren.