Begoña del Teso pornografiaz ariko da Grafiaz Betearen hirugarren saioan

Mailo Oiarzabal 2024ko azaroaren 22a

(Kulturaz.eus)

Datorren ostegunean, azaroaren 28an, eskainiko du saioa kazetari eta zinema kritikari donostiarrak, Dinamoa sormen gunean, 18:00etan. Saiorako sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke.

Ikasturte honetako Grafiaz Betea egitasmoak aurrera darrai. Tipografiaren (Juan Luis Blanco zumaiarrarekin) eta kaligrafiaren ondoren, hirugarren grafiaren txanda iritsiko da datorren astean: pornografia.

Begoña del Teso kazetari eta zinema kritikari donostiarrak gidatuko du pornografiari eskainitako saioa. Datorren ostegunean, azaroaren 28an, egingo dute, 18:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean, eta parte hartu nahi dutenak garaiz dabiltza izena emateko.

Sarrerak kulturaz.eus webgunean eskura daitekez; hamabost euro ordaindu behar da Del Tesoren saiora joateko; Kultur Bonua dutenek, berriz, bost euroren truke eman dezakete izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide