Ontziak berrerabilita Gabonetako apaingarriak egin dituzte Ekoetxean

Mailo Oiarzabal

Oporrak hartu aurreko asteburuan, haur eta guraso askok egin zuten bat atzo Ekoetxearen eskaintzarekin. Gabonetan ere hainbat ekintza egingo dituzte han.

Aurreko urteetan egin izan duten bezala, aurten ere Gabonen atarian egunotarako aproposak izan daitezkeen apaingarriak egiteko tailerra egin zuten atzo Ekoetxean. Ohi dutenez, materialak berrerabiliz egin zituzten apaingarriok, erabilitako ontziekin, batik bat.

Toki mugatua zuen atzoko ekintzak eta aurreikusitako toki guztiak beteta egin zuten Gabon apaingarrien tailerra, oporrak hartu aurreko asteburuan haur eta guraso askok egin baitzuten bat atzo Ekoetxearen eskaintzarekin.

Gabonetan ere hainbat ekintza egingo dituzte han. Doakoak izango dira, Ekoetxeko gainerakoak bezala, baina parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide