Giltza-katea egingo du Sarek bihar presoen egoerarentzako konponbidea aldarrikatzeko

Maialen Etxaniz 2024ko abe. 28a, 18:19

Iazko giltza-kateko artxibo irudia. (Urtzi Oteiza)

18:30ean hasita egingo dute giltza-katea Perez Arregi plazatik hasi eta herriko plazara arte. Herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Gabonen bueltako Behin betiko dinamikaren barruan, bigarren hitzordua egingo du Sarek bihar, igandez. Hain zuzen, 18:30ean hasita, giltza-katea egingo dute Perez Arregi plazatik hasi eta herriko plazara arte. Herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Giltza-katea egingo duten bigarren urtea da aurtengoa. Iaz ere osatu zuten elkartasun katea Perez Arregitik, plazaraino. 

Urtarrilaren 11n Bilbon Sarek deituta egingo den manifestazio nazionalera joateko deia ere egin du Azpeitiko Sarekoek; 17:00etarako jarri dute hitzordua, La Casillan. Hara joateko autobusak antolatuko dituzte Azpeitian ere –aurrerago emango dute horri buruzko informazioa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide